Mondragon Unibertsitateko Kanpamentu teknologikoak
Noiz
Pazkoa Asteko kanpamentuak
- Apirilaren 3tik 6ra (4 egun).
Non
Mondragon Unibertsitatea – Liburutegian, Loramendi, 4
Ordutegia
Goizeko 9.00tatik 14.00etara (5 ordu egunero).
Izena emateko azken egunamartxoaren 11a da, baina martxoaren 1a baino lehen ematen baduzu 20 eurotako deskontua izango duzu.
Izen ematea, Alexiako eskolaz kanpoko ekintzen atalean.
LH 1

Kids&Tech
Teknologiaren bidez adimen multipleak landu
6 urtekoentzako tailerra
Modu anitz eta dibertigarri batean teknologiaren mundua arakatuko dute. Komando eta instrukzioen bitartez programazio sekuentzialean beraien lehenengo urratsak emango dituzte robot dibertigarri batzuekin: Beebot, Dash&dot, eMouse, Primo, etab… Bideo-joko-ko programazioan hasiko dira Scratch Junior-eko software-aren bertsioarekin. Logika, errepikapenak (bukleak) eta funtzioen erabilpena ikasiko dituzte Lighbot eta The fuse jokoekin. Handitutako errealitaren munduan sartuko dira Chromeville-ko ariketak margotzen dituzten bitartean.
Nibela: LH2 – LH4

Misio espaziala, Scratch eta Lego Wedo-rekin
Robotika hezitzailea eta programazioa
7-9 urtekoentzako tailerra
Scratch eta Lego Wedo-ren misio espazialak gazteei leku urruti batera eramango ditu teknologia eta espazioa ikasten duten bitartez. Tailerrean ikasleek programazio bisualaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte espazioko bideo-joko bat sortzen duten bitartean: figura dibertigarriak programatuko dituzte Lego Wedo indarrarekin beraiekin joateko eta Marterako misio bat garatuko dute Kodu-ko rover-arekin eta misioa programatzen eta kontrolatzen micro.bit plaka batekin.
Nibela: LH2 – LH4

Girls&Tech Junior
Robotika hezitzailea, programazioa eta elektronika
7-9 urtekoentzako tailerra
Tailer honetan gure ikasleek teknologia ezberdinekin lan egiten ikasiko dute. Kodu eta Tynker-ren bitartez beraien jokoak programatuko dituzte, pertsonaiaren ikuspuntuan jarriko dira eta beraien istorioa kontatuko digute Scratch erabiliz. Crumble-ren bitartez ere kolore askotako LED argiak diseinatzen ikasiko dute eta Microbit plakarekin landare baten ureztatzeko sentsore bat eraikiko dute. Amaitzeko Ohbot (berbadun robota) beraien laguntzaile pertsonala bihurtuko dute.
LH5-DBH4

Inventor Lab: Marte Misioa
Robotika hezitzailea LEGO EV3 Robotarekin
10-15 urtekoentzako tailerra
Tailer honetan ikasleek LEGO MINDSTORMS set-a erabiltzen ikasiko dute Marterako misio batekin. Curiosity antzeko rover bat eraikiko dute eta ingurumena arakatzeko programatuko dute, sentsoreen bitartez bide egokia bilatuko du robotak. Tynker-ren bitartez ere bideo-joko bat sortuko dute arkade antzekoa espazioko tematikarekin sidescroller batekin. Space invader bat programatuko dute micro:bit plaka elektronikoaren LED pantaila txikiarekin.
LH4-DBH4

Girls&Tech Genius
3D diseinua, domotika eta programazioa
9-15 urtekoentzako tailerra
Tailer honetan arkitekturaren ikuspuntutik ikusmen espaziala garatzeko, domotikaren eta 3D diseinuaren trebetasunak lantzen arituko dira ikasleak. Maketa arkitektoniko bat erabiliz etxe bat sortuko dute, horretarako 3D diseinu-programa batekin planifikatu eta etxearen pieza batzuk modifikatuko dituzte. Azkenik 3D inprimagailu baten bitartez sortutako piezak inprimatuko dituzte eta plaka elektroniko bat programatzen ikasiko dute beraien 4.0 etxeetako argiak, aireztapen-sistema, alarmak, eta abar simulatzeko.
DBH1-4

Dobot, Industria 4.0
Robotika hezitzailea eta industria 4.0-rako introdukzioa
12 urtetik gorakoentzako
Tailer honetan robotaren funtzionamendu eta gehigarrietako erabilera ezberdinetan sakonduko da: 3D inprimaketarako buru-igikorrak, laserra, pintza, huts-ponpa, margotzeko kit-a, 3D inpresiokoak, desplazamenduko erraila (conveyor belt) eta objektu ikuskapenerako irudi tratamendua. Blocky edo Phyton-en bitartez programazioa ikasten da eta sentsore gehiagorekin integratu ahal da beste interface desberdinei esker. Robot honen ahalmena ikusteko, klickatu hemen.