Informazio orokorra

Datak eta Ordutegiak

  • Apirilaren 18tik 21era (4 egun).

9.00tik 14.00etara (5 ordu /eguneko)

Oharra: kanpamentuen azken egunean jardunaldi irekia izango dugu (13:00etatik 14:00etara), non familiek ikasleek astean zehar burututako lanak ikusi ahalko dituzuen.

Aparteko Zerbitzuak

Zerbitzu hau tailerrak irauten duen egun guztietarako kontratatzen da, ez dago egun solteetarako aukerarik.

Ordutegi hedatua 8:30etatik 14:30etara: 5€ eguneko

Non

Mondragon Unibertsitatea
Goi Eskola Politeknikoa, Arrasate kanpusa

Goiru Kalea,
20500 Arrasate, Gipuzkoa

Prezioak

  • 4 eguneko tailerra: 180€

Eman Izena Orain

Deskontu meta-ezinak:

  • Gaztedi edo Kutxabank plana: 151€ (4 egun)
  • Ikasle ohiak (Kanpamentuak, eskolaz kanpoko ekintzak eta klubak): -%10
  • Familia ugariak: -%5
(*) Deskontu meta-ezinetatik soilik bat erabili dezakezu eta deskontu metagarriak berriz, denak.

Deskontu metagarriak:

  • Anai-arreba edo eta lagunarekin dator: -%5(bakoitza)

Teknologia Tailerrak

LH 1-4. maila

robotica educativa, tecnologico, talleres, cursos, tecnologia, fin de semana, robotica, programacion, electronica, minecraft

Espazioa Esploratu (Scratch eta Lego WeDo)

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4.era bitarteko ikasleentzat

Teknologien Laborategia: Programazioa eta Robotika

Scratch eta Lego WeDo erabiliz egingo dugun misio espazialean, gaztetxoenak toki urrun batera joango dira, eta, horretaz gain, teknologia ikasiko dute, eta espazioa ezagutu. Tailerrean, umeek programazioaren kontzepturik oinarrizkoenak berenganatuko dituzte blokeen bidez, eta, aldi berean, espazioarekin erlazionatutako gaiei buruzko bideo-jokoak egingo dituzte, Scratch erabilita, baita figura espazial dibertigarriak ere, Lego WeDo erabilita. Baina ez hori bakarrik: Marterako benetako misio bat ere programatu beharko dute, Koduko roverra erabilita; esplorazioa programatu beharko dute, eta roverra Micro:bit plakaren bidez kontrolatu.

Izena eman

LH5. 6.-DBH 1. 2.

robotica educativa, tecnologico, talleres, cursos, tecnologia, fin de semana, robotica, programacion, electronica, minecraft

Erreskatea Marten (Lego EV3 robotak)

LHko 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. zikloko ikasleentzat

Teknologien Laborategia: Programazioa eta Robotika

Ikastaro honetan, LEGO EV3 sorta erabiltzen ikasiko dute ikasleek, Marterako misioa prestatzen duten bitartean. Curiosity moduko rover bat eraikiko dute, eta ingurunea esploratzeko programatuko dute. Horretarako, sentsoreak jarriko dizkiote, behar bezala programatuta, informazioa bil dezan eta bide zuzena aurki dezan. Horretaz gain, «arcade» moduko bideo-joko bat sortuko dute Tynker erabilita; espazioarekin erlazionatutako gai bati buruzkoa izango da bideo-jokoa, eta sidescroller bat izango du. «space invader» bat programatuko dute Micro:bit plaka elektroniko baten LED argizko matrizean. Ea Barne Indarrak laguntzen dien…

Izena eman

I. eta II. Nibelak

tecnologia para niños en Arrasate. Micro:bit, happy plant

“Happy Plant” (Micro:Bit)

I. maila: LHko 3. mailatik 5.era bitartekoak

II. maila: LHko 6. mailakoak eta DBHko 1. ziklokoak. Mailaren batean gutxieneko taldea osatzen ez bada, maila bakarrean bilduko dira ikasle guztiak.

Teknologien Laborategia: Programazioa eta Robotika (STEM orientazioa)

Modu dibertigarrian programatzen ikastea. Micro:bit plaka elektroniko hezigarriarekin, lurra lehorra dagoela-eta landare batek ura behar duen kontrolatu ahal izango dute ikasleek. Programazioari esker, hezetasuna neurtu ahal izango dute sentsore baten bidez, eta LED argizko pantailan emotikono bat agerraraziko dute, emotikono tristea landareak ura behar badu, eta emotikono alaia landareak ur nahikoa badu. 2016an BBCk sustatu zuen Micro:bit proiektua, Erresuma Batuan. Haren bidez, Erresuma Batuko milioi bat eskola-umek plaka hori jaso dute elektronika, robotika eta programazioa ikasteko. Camp Tecnológico Espainian sartzen ari da Micro:bit, gaztetatik teknologia ikasteko jardunbide egokien eredu gisa. Ikastetxeetan ere ari da barneratzen plaka.

Izena eman