
Non
Kanpamentuak Mondragon unibertsitatean burutuko dira (POLO GARAIAKO KANPUSA: 11.eraikina) kokapen mapa ikusi
mapa

Datak
Egun solteak edo aste osoa aukeratzeko aukera.
- egun solteak edo aste osoa aukeratzeko aukera.
abenduak 22, 23, 26, 29, 30 eta urtarrilak 2
Ordutegia
- 9:00etatik 14:00ak arte (5 ordu eguneko)
Prezioak
42,5€ eguneko
*ordaintzeko era kreditu txartela edo banku transferentzia

Deskontuak
- camptecnologico-ko ikasle ohiak:5%
- Mondragon Unibertsitateko langileak eta Arizmendi ikastolako ikasleak: deskontu kodearekin
KIDS&TECH EXPERIENCE( LH1)
ABENDUAK 22 eta 29 : PROGRAMAZIOA

Olentzeroren kontrol panela: Olentzeroren tailerreko opariak antolatu eta kudeatzeko sistema interaktiboak programatuko dituzte.
-
TECHLAB JUNIOR: LH 1–3
Programazio bisualeko hizkuntza erabiliz, animazioak sortuko dituzte opari-mugimenduak, argiak pizteko eta mezuak erakusteko. -
TECHLAB GENIUS: LH 4 – DBH 4
Micro:bit plaka MakeCode-rekin erabiliz, kontrol kontsolak programatuko dituzte adierazleekin, kontagailuekin eta mezu interaktiboekin.
ABENDUAK 23 eta 30 : ROBOTIKA

Laguntzaile robotikoak: Tailerreko opariak antolatzen eta garraiatzen lagunduko duten robotak eraiki eta programatuko dituzte.
-
TECHLAB JUNIOR: LH 1–3
Oinarrizko robotikako kit bat erabiliz, opariak mugitu edo sailkatzen dituzten robot sinpleak eraikiko dituzte. -
TECHLAB GENIUS: LH 4 – DBH 4
Robotikako kit aurreratuak erabiliz, opariak garraiatzen dituzten, oztopoak saihesten dituzten edo zeregin konplexuak egiten dituzten robotak programatuko dituzte.
ABENDUAK 26 eta URTARRILAK 2 : 3D DISEINUA

Gabonetako asmakizunen diseinatzaileak: Olentzeroren tailerra hobetzeko tresnak eta piezak 3Dn diseinatuko dituzte.
-
TECHLAB JUNIOR: LH 1–3
Tinkercad (gidatua) erabiliz, oparietarako edo tailerreko dekorazioetarako apaingarri eta pieza sinpleak sortuko dituzte. -
TECHLAB GENIUS: LH 4 – DBH 4
Tinkercad (aurreratua) erabiliz, osagai funtzionalak diseinatuko dituzte, hala nola euskarri, mekanismo edo dekorazio konplexuak.
OHARRA: tailerrak burutzeko parte hartzaile minimo bat egon behar da txanda bakoitzean.
Minimora ez bada heltzen, antolakuntzatik, momentuan existitzen diren alternatibak eskainiko
dira.