|   Inicio    |     Tienda    |      Blog   |        |       686 510 900    |        Bolsa de trabajo    |   
Sin categoría 26 de March de 2019

Kanpamentu Teknologikoa: Arrasate. Apirilak 23-26

Eman izena Arrasateko tailerretan: 2019ko Aste Santuan, apirilaren 23tik 26ra.

Badatoz gaztetxoentzako Teknologia Tailerrak! Mondragon Unibertsitatean egingo dira Aste Santuan, apirilaren 23tik 26ra bitartean. 6 eta 13 urte arteko neska-mutil guztiak robotika eta programazio kanpamentuetan parte hartzera gonbidatuta daude. Bertan, robotak sortu eta diseinatu ahal izango dituzte, baita lagun berriak ezagutu ere.



Arrasateko tailerrak adin ezberdinetako neska-mutilei zuzenduak daude, ondo pasa eta teknologiaren mundura hurbil daitezen. Hasi berriek zein aldez aurretiko ezagutzak dituztenek izena eman dezakete Aste Santuko oporraldian gozatuz ikasi dezaten, modu dinamiko eta berritzailean.

Ikasi eta ondo pasa

Kanpamentu hauetan gaztetxoek aisialdia eta teknologia bateratu ahal izango dute, ia konturatu gabe Robotika eta Programazio ezagutzak jasoz.

Abilezia teknikoak jasotzeaz gain, talde lana, disziplina eta erronkei aurre egiten ikasiko dute. Eta, jakina, lagun artean ondo pasako dute.

Camp Tecnologicoren tailerretatik 10.000 neska-mutil baino gehiago pasa dira, eta eskaintzen ditugun tailer eta udalekuetan parte hartu dute. Haietako askok, gainera, teknologia munduan bokazioa aurkitu dute gure ekimenei esker.

Programatzaile gazteak

Aste Santuko kanpamentuei amaiera eman eta gure programatzaile gazteei agur esateko, tailerren azken egunean 13.00tan familiek eta lagunek lau egun horietan sortutako guztia ikusi ahal izango dute. Ordubetez, ateak ireki eta gaztetxoek ikasitako guztia azaltzeko aukera izango dute.