|   Inicio |   |   Tienda  |   Blog |    info@camptecnologico.com |    686 510 900
27 de March de 2019

Doako Tailerrak Teknogunarekin

Gazteentzat ez da beti erraza izaten haien bokazioa aurkitzea. Horregatik, Teknogunerekin batera, bide hori topatzen laguntzea da gure helburua. Txorierriko Mankomunitatea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Egaz Txorierri zerbitzuaren eskutik, oporretan gure teknologia tailerretan ERABAT DOAN parte hartzeko eskaintza luzatzen dizugu.

Txorierrin erroldatutako 16 eta 18 urte arteko adina baduzu, Gaztedi Txorierri programak Aste Santuan eta Udaran Teknologia Tailerretan izena emateko aukera duzu. Bertan, etorkizunerako baliogarri izango zaizkizun konpetentziak eskura ditzakezu, eta lehen eskutik ezagutuko duzu zientzia eta teknologia alorrean lan egitea zer den.

Honako tailer hauetan parte ahal izango duzu erabat doan. Aukeratu gehien interesatzen zaizuna eta eman izena:


Apirilaren 23, 24 eta 25ean

  • Unity 3 D: Fortnite: Unity ezagutu eta bertan mugitzen ikasiko duzu, oinarrizko programazio abileziak eskuratzeko. Zuk diseinatutako bideojokoa sortzen hasiko zara.
  • 3D inprimaketa eta diseinua: 3D diseinuak egiten ikasi eta 3D inprimagailua erabiltzen ikasiko duzu. Zuk diseinatutako piezak inprimatuko dituzu.
  • Doako izen-ematea

    Ekainaren 24, 25 eta 26an

    TEKNOGUNE
    TEKNOGUNE
  • Youtuber& VideoStreamer: Ikusentzuneko edukiak sortzen ikasiko duzu. Argiztapenaren garrantzia eta argazkigintza ezagutzak jasoko dituzu. Grabatu eta bideoak eta audioak editatzen ikasiko duzu OBS bezalako erreminta profesionalekin.
  • Dobot: Zure pasioa robotika bada, hau da zuretzako tailerra. Beso robotiko batek nola funtzionatzen duen ezagutu eta Pythonekin programatzen ikasiko duzu. Erreminta hori alor askotan hasi dira erabiltzen, besteak beste medikuntzan, zaintza zerbitzuetan edo sukaldaritzan. Makina automatizatuak erabiltzea ezinbestekoa izango da etorkizunean!

Ekainaren 27 eta 28an

  • Marty Robota: Robot txiki hau eraiki eta programatzen ikasiko duzu. Korrika egin eta futbolean jolasten ikusiko duzu.

Abenduaren 27 eta 28an

  • Ispilu majikoa: MagicMirror plataformari esker, zerotik zure ispilu majikoa sortu ahal izango duzu, baita eguraldia, ordua edo bestelakoak programatu ere.
  • Retro kontsola: O-DROIDekin kontsola retro bat eraikitzen ikasiko duzu, baita software guztia programatzen ere. Tetris bezalako 1990. hamarkadako bideojoko klasikoak instalatu ahal izango dituzu. Pythonekin programatu eta led argiak kudeatzen ere ikasiko duzu.

Tailerrak euskaraz izango dira Derioko Kultur Birikan, adierazitako egunetan. Teknogunek antolatuta, doako autobusak irtengo dira Sondika, Loiu, Zamudio, Lezama eta Larrabetzutik Deriorantz. Udalerrian bizi ez diren gazteek erabili ahal izango dituzte.



Erraztasun horiekin, oporrez gozatu eta momentuz denen esku ez dauden berrikuntzei ateak irekiko dizkiezu.



Aste Santuko tailerrak eskuragarri daude Teknoguneren webgunean apirilaren 23, 24 eta 25rako. Ez izan zalantzarik! Eman izena, DOAN BAITA

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces el scroll, o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.
 Más info

Cerrar