|   Inicio    |     Tienda    |      Blog   |        |       686 510 900    |        Bolsa de trabajo    |   
Sin categoría 27 de November de 2019

Tech Tailerrak Gabonak

Irungo Udalak Bidasoa biziriken bidez Eguberrietako eskolako oporraldietan haur eta gazteentzako tailer teknologikoen programa berri bat antolatzen ari da Irun Ekintzan Garapen Ekonomiko eta Enplegurako Itunaren esparruan, Bidasoa biziriken lankidetzaz. Tailer hauen xedea da ekintzailetza sortzailea akuilatzea eta espiritu ekintzailea esnatzea adin goiztiarretatik, teknologia berriak ezagutzera emanez robotikari, programazioari edo gauzen Interneti buruzko zenbait tailerren bidez.



Gure helburua parte-hartzaile kopururik handienari tokia ematea da tailerretan eta parte-hartzea ahalik eta zuzenena lortzea; horretarako, honako prozedura hau ezarri dugu:Tailerretarako izen-emateak jasotzen diren ordenan egiten dira,Tailer batean baino gehiagotan eman ahal duzu izena lehentasuna markatuz; baina bakarrik parte hartuko duzu plazak geratuz gero eta IZEN-EMATEAK: azaroaren 25etik abenduaren 1era (egun hori barne).


  Realizar Inscripción

Tailerrak


Camp Tecnológicok antoaltzen dituzu tailerrak:


LAB EXPLORER ASMATZAILEA: IOT EGUBERRIETAN

Tailer honetan, parte-hartzaileak gauzen Interneti aplikatzen zaion teknologiari hurbilduko dira. SP8266 plaka programatzen ikasiko dute eta plaka horrekin, besteak beste, eguberrietako zuhaitzaren argiak piztu edo itzali ahalko dituzte telefono mugikor batetik, baita alarmak sortu,… eta abar ere

  • Data: abenduak 30 eta 31 eta urtarrilak 2 eta 3
  • Ordutegiak: de 9:00 a 13:30
  • Adina: 12 eta 17 urte bitartekoentzat

  • LAB GENIUS ASMATZAILEA: EGUBERRIETAN DATOZ MBOT, TYNKER

    Tailer honetan, parte-hartzaileek Mbot robota programatzen ikasiko dute. Mugimenduak motorrei adierazten ikasiko dute, robotak Eguberrietako zuhaitzeko opariak eskuratu ahal izan ditzan.

  • Data: abenduak 30 eta 31
  • Ordutegiak: de 09:30 a 13:30
  • Adina: 8 eta 11 urte bitartekoentzat

  • GIRLS&TECH: COZMO ROBOTA

    Tailer honetako parte-hartzaileek COZMO aurpegiak ezagutzen dituen robotaren berri izango dute, baita bere osagaiak eta aplikazio nagusia ere. Ikasleek patroiak eta aurpegiak ezagutzeko ikusmen artifizialeko modulua erabiliko dute; izan ere, robota mugitzeko eta aurpegiak eta ahotsak ezagutzeko gai da.

  • Data: urtarrilak 2 eta 3
  • Ordutegiak: de 9:30 a 13:30
  • Adina: 8 eta 11 urte bitartekoentzat

  • Gainera, beste tailerrak:

    EGUBERRIETAKO PAISAIA

  • Data: abenduak 23 eta 24
  • Ordutegiak: de 9:30 a 13:30
  • Adina: 8 eta 12 urte bitartekoentzat