
Gaztetxoentzako doako teknologia tailerrak Euskal Encounterren
Berriz ere hemen da Euskal Encounter eta gu ere bertara itzuliko gara! 2019ko edizioa Bilbao Exhibition Centre BEC-en ospatuko da uztailaren 25,26 eta 27an, 10etatik iluntzeko 9etara. Camp Tecnologicoren konpromisoa hezkuntza eta robotika uztartzea da, eta doako tailerrak eskainiko ditu topaketa teknologikoaren ekitaldien artean.
,/BR>
Zure seme-alabek parte hartzea nahi baduzu, izena eman lehen bait lehen. Tailerrak 8 urtetik gorako gaztetxoei daude zuzenduak, eta bertan asko ikasteko aukera izango dute: Dobot beso robotikoa, esaterako, edo micro:Maqueen edo Crumble programatzen ikasi.
Camp Tecnologicok lau tailer eskainiko ditu 2019ko Euskal Encounter topaketan uztailaren 26, 27 eta 28an. Ordutegiak: 10:00-11:45, 12:00-13:45, 16:00-17:45 eta 18:00-19:45 (1:45 orduko iraupena izango du tailer bakoitzak).
Aukeratu gehien interesatzen zaizuna eta eman izena lehen bait lehen!
Zerbitzurik onena eskaini ahal izateko eta plaza kopuru mugatua dela eta, parte hartzaile bakoitza SOILIK TAILER TEKNOLOGIKO BATETARA APUNTATU DAITEKE.
8 + urte
CRUMBLE LED TAILERRA
Sor itzazu argi eta koloreak
9+ urte
Girls & Tech TAILERRA
Zure guitarra elektrikoa eraiki Tokymakerekin
10+ urte
ROBOT micro:Maqueen TAILERRA
Autoa eta urruneko kontrola
12 + urte
DOBOT BESO ROBOTIKOA
4.0 industria gazteenen esku
Ez ezazu pasatzen utzi! Etorri Euskal Encounterrera eta eman izena gure teknologia tailerretan!