Aste Santuko kanpamentuak Arrasaten
Pazko Asteko Kanpamentuak Arrasaten !
Non
Kanpamentuak Mondragon unibertsitatean burutuko dira (POLO GARAIAKO KANPUSA: 11.eraikina) kokapen mapa ikusi
mapa
Datak
- Apirilaren 19tik 22ra (4 egun)
Ordutegia
- 9:00etatik 14:00ak arte (5 ordu eguneko)
- . Oharra: kanpamentuaren azken egunean ate irekiko jardunaldia egongo da (13:00etik 14:00etara), bertan parte-hartzaileen lana ikusteko aukera izango da.
Prezioak
- Junior/ Genius: 4 eguneko tailerrak: 165€
- ordainketa kreditu txartelarekin edo banku transferetziarekin
Deskontuak
- camptecnologico-ko ikasle ohiak:5%
- Mondragon Unibertsitateko langileak eta Arizmendi ikastolako ikasleak: -20€ (4 eguneko kanpamentuetan)
JUNIOR (LH1-3)

Tailer Teknologikoa Inventor Lab:Animalien Jaia Lego Wedo, Scratch, kodu
Tailerrean zehar gazteenek teknologia ezberdinak ezagutuko dituzte: Lego WEDOren bitartez, animali robotikoak eraikiko dituzte: zaldiak, lepoluzeak, igelak, pelikanoak, eskorpioiak, … ordenagailua edo tableta erabiliz, programatu beharko dituzte bizia hartu dezaten eta animaliak pertsonaia nagusiak izango diren abentura joko baten antzeko bideo-joko bat sortuko dute. Koduren bitartez, ardi-motorrak arditegian sartzea helburu duen jokoa programatzen ikasiko dute.
Ordutegia: 09:00-14:00
Programación y Robótica
Lego Wedo | Scratch | Kodu
GENIUS- EXPLORER (LH 4- DBH 4)

Tailer Teknologikoa 3D Imprimaketa eta Elektronikoa MICRO:BIT-ekin
Tailer honetan alde batetik teknologia gehigarrien bitartez fabrikazio digitalaren mundu liluragarrian barneratzen dira. 3D diseinuan lehengo urratsak emango dituzte eta eredu digitaletik plastikozko piezara bihurtzeko beharrezko prozesuak ikusiko dituzte, ideiatik objektura. 3D inprimagailu baten funtzionamendua ere ezagutuko dute: tenperatura egokiaren garrantzia, ohea eta lehengo kaparen itsaspena, extrusorea eta plastikozko filamentuaren bultzada, …
Fabrikazio digitalaren erreboluzio honetan, garrantzi handia izan du programazioak eta gailu elektronikoen erabilerak. Posizioa, tenperatura eta puntu bakoitzean ezarri behar den plastiko kantitatea kontrolatzen dute.
Arrazoi horregatik 3D modelatua, plaka elektronikoen programazioarekin eta sentsoreen erabilerarekin osatzen dugu. 3D inprimagailuen funtzionamendua ulertzeaz gain, gazteenei elektronikaren munduan barneratzen zaie tentsio, polaritate, osagai elektronikoak, …. Bezalako kontzeptuekin. Plaka elektronikoen programazioak aldagai, baldintza, begizta bezalako informatikako ezagutzak emango dizkie, zeinek programazio hizkuntza guztien oinarriak diren.
Ordutegia: 09:00-14:00
Programación y Robótica
MULTIROBOT| Micro:bit