Iniciar una conversación
¡Haz clic aquí para chatear conmigo!
Bilbao-Bizkaia Robotics & Videogames Meeting 2022 bertan dugu, iazko arrakastaren ondotik. Iraiak 17an ospatuko dugun ekitaldi horretan gaztetxoek haien gurasoekin batera teknologiaz gozatu ahal izango dute gure doako tailerretan. BBK Kunan gertatuko da guztia, eta bertan robotika, bideojokoak eta teknologia berrien ikuspegi berri bat jaso ahal izango dute hurbiltzen diren guztiek. Bilbao-Bizkaia Robotics & Videogames Meeting ekitaldiaren helburua neska-mutilek teknologia berrien inguruko formakuntza hurbiletik ezagutzea eta horri esker ondo pasatzea da. Ekitaldi honetan Spri eta BBK kolaboratzen dute.
Gazteenek, gurasoekin batera, puntako teknologiak erabili ahal izango dituzte, 3D inprimagailuak, handitutako errealitatea eta RV errealitate birtuala, LEGO robotak, IOT edo Inteligentzia Artifiziala. Gainera piano elektriko bat programatu ahal izango dute. Eta dena doan!
Hori gutxi balitz, aktibitate gehiago ere izango dira parte hartu ahal izateko. Besteak beste, robotika tailerra, Lego, 3D inprimagailuak, Minecraft edo Unity Errealitate Birtuala.
Ekitaldia erabat DOAN da. Adin ezberdinetarako tailerrek egongo dira (bakoitza 45 minutukoa), eta gainera “txokok” izango dira adin guztietarako. Bertan 45 minututan berrikuntza teknologiko guztiak ezagutu ahal izango dituzte.
4 eta 17 urte arteko neska eta mutilek parte ahal izango dute. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da, inskripzio papera bete eta adinaren arabera aukeratutako zirkuitua adieraziz.
9 + urte
9+ urte
9+ urte
9 + urte
10 + urte
13 + urte
Deskribapena: Unity
12 + urte
Deskribapena: Probatu Python lengoaia ikasten Micro:bit plaka elektronikoan jardunez haren sentsoreekin; proiektu txikietan oinarritutako ikaskuntza izango da, aukera ematen duena Pythonen erabilera praktikoa ikusteko.