Iniciar una conversación
¡Haz clic aquí para chatear conmigo!
Bilbao-Bizkaia Robotics & Videogames Meeting 2019 bertan dugu, iazko arrakastaren ondotik. Maiatzaren 18an ospatuko dugun ekitaldi horretan gaztetxoek haien gurasoekin batera teknologiaz gozatu ahal izango dute gure doako tailerretan. Bilboko Azkuna Zentroan gertatuko da guztia, eta bertan robotika, bideojokoak eta teknologia berrien ikuspegi berri bat jaso ahal izango dute hurbiltzen diren guztiek. Bilbao-Bizkaia Robotics & Videogames Meeting ekitaldiaren helburua neska-mutilek teknologia berrien inguruko formakuntza hurbiletik ezagutzea eta horri esker ondo pasatzea da. Ekitaldi hau babesten Spri, Bizkaiko Foru Aldundia eta Azkuna Zentroa daude.
Gazteenek, gurasoekin batera, puntako teknologiak erabili ahal izango dituzte, tartean dronak, 3D inprimagailuak, 360 graduko kamerak, handitutako errealitatea eta RV errealitate birtuala, Star Wars robotak, ukipen-mahaiak, IOT edo Inteligentzia Artifiziala. Gainera gitarra elektriko bat programatu ahal izango dute. Eta dena doan!
Hori gutxi balitz, aktibitate gehiago ere izango dira parte hartu ahal izateko. Besteak beste, robotika tailerra, droneen erabilera ikastaroak, Lego, 3D inprimagailuak, Minecraft edo Unity Errealitate Birtuala.
Hezkuntza-teknologikoko berrikuntzak ere aurkeztuko ditugu Bilbao-Bizkaia Robotics & Videogames Meeting jardunaldian, eta bertan 2019ko Udalekuak protagonista izango dira. Izan ere, Camp Tecnologicok tailerrak eta kanpalekuak eskaintzen baititu teknologia ardatz hartuta. Udaleku itxiak Bilbao-Sopelanan Surfarekin eta LESen ingelera eta abentura kirolekin alde batetik eta hiri udalekuak bestetik. Ekainetik irailera, 4 urtetik 17ra arteko neska eta mutilek aukera zabala dute eskura.
Ekitaldia erabat DOAN da. Adin ezberdinetarako tailerrek egongo dira (bakoitza 45 minutukoa), eta gainera “Show Zone” bat izango da adin guztietarako. Bertan 45 minututan berrikuntza teknologiko guztiak ezagutu ahal izango dituzte.
Show Zonean, gurasoak txarla bat jaso ahal izango dute, camp tecnologicok eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinak ezagutu ahal izateko, batez ere eskaintzen ditugun udaleku itxiena eta bertako hiri udalekuena.
4 eta 17 urte arteko neska eta mutilek parte ahal izango dute. Gainera, Girls & Tech zirkuitoa ere eskura izango da, teknologia munduan emakumeen presentzia areagotzeko helburuaz. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da, inskripzio papera bete eta adinaren arabera aukeratutako zirkuitua adieraziz.
4-6 uerte
7-9 urte
8 o +urte
9-14 urte
12 o +años
4 a 17 años
Telefono mugikorra ikasgelan erabilera ugari dituen tresna bat da. Lente baten laguntzaz kostu baxuko mikroskopio bat sortzea posible da. Tailer honetan parte hartzaileak smartphone Microscopea erabiltzen ikasiko dute, zeinek YOMO2019an harrera oso ona izan duen irakasleen artean.
Ordu eta erdiko 4 denbora tarte ditugu parte hartzeko. Goizean: 10:30–12:00 eta 12:15-13:45.
Arratsaldean: 16:00-17:30 eta 17:45 – 19:15. Ordutegi tarte horietan adinaren arabera aukeratutako tailerrean parte hartuko duzu eta gainera show zonera joango zara teknologia ezberdinekin esperimentatzera, dibertitzera eta ikastera.
Zerbitzurik onena eskaini ahal izateko eta plaza kopuru mugatua dela eta, parte hartzaile bakoitza SOILIK TAILER TEKNOLOGIKO BATETARA APUNTATU DAITEKE.
10:30-12:00 | 12:15-13:45 | 16:00-17:30 | 17:45-19:15 | |
Kids & Tech tailerra | Kids & Tech tailerra | Kids & Tech tailerra | Kids & Tech tailerra | |
Junior tailerra | Junior tailerra | Junior tailerra | Junior tailerra | |
Girls & Tech tailerra | Girls & Tech tailerra | Girls & Tech tailerra | Girls & Tech tailerra | |
Genius tailerra | Genius tailerra | Genius tailerra | Genius tailerra | |
Explorer tailerra | Explorer tailerra | Explorer tailerra | Explorer tailerra |
Apuntatu zaitez eta disfrutatu Bilbao Bizkaia Robotics & videogames meeting ekitaldiaz eta gure doako aktibitate teknologikoez. Bertan itxaroten zaitugu!
Azkuna Zentroa (Antigüa Alhondiga de Bilbao),
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia