Alexian sartu
Informazio orokorra
Non
Kanpamentuak Mondragon unibertsitatean burutuko dira (POLO GARAIAKO KANPUSA: 11.eraikina) Kokapen mapa ikusi
Datak
Tailerrak ikastolako oporretako bi asteetan.
- Abenduak 23-24-26-27 (4 egun).
- Abenduak 30-31 eta urtarrilak 2-3 (4 egun).
Ordutegia
9.00etatik 14.00ak arte (5 ordu eguneko).
Nota: Oharra: kanpamentuaren azken egunean ate irekiko jardunaldia egongo da (13:00etatik 14:00etara), bertan parte-hartzaileen lana ikusteko aukera izango da.
Deskontuak
- Camptecnologico-ko ikasle ohiak: -10%
- Mondragon Unibertsitateko langileak eta Arizmendi ikastolako ikasleak: -20€
(deskontu kodearen bidez)
LH1
Kids&Tech
LH1eko ikasleentzako tailerra
Teknologiaren mundua era dibertigarri batetan arakatuko dute. Komandoen eta jarraibideen bitartez, programazio sekuentzialean beraien lehenengo urratsak emango dituzte, Beebot, Dash&Dot, eMouse, Botley… bezalako robot dibertigarriak erabiliz. Robotak oztopoak gaindituz, lerroak jarraituz edo eta irudi geometrikoak marraztuz helmugara iritsi beharko dira.
Ikusi bideo hau tailerrari buruz gehiago ezagutzeko: kids&tech bideoa
LH2-LH4
Inventor lab: eguberri berezia
LH2-LH4 ikasleentzako tailerra
Lego wedo-rekin gabonetako robot ezberdinak eraiki eta programatuko dituzte erronka dibertigarriak burutu ahal izateko. Gainera, scratch edo kodu-rekin bideojokoen programazioan ere arituko dira, elkar eragiten duten pertsonaiak eta munduak garatuz.
Eguberri berezian, gai Nagusia gabonak izango dira.
OHARRA: aurreko urteetan LEGO Wedorekin tailerren bat burutu duten LH4ko ikasleak, inventorLab: ibilgailu autonomoa tailerrean apuntatu daitezke
Ikusi bideo hau tailerrari buruz gehiago ezagutzeko: Inventorlab bideo
LH5-DBH4
InventorLab: Vehículo Autónomo
LH5-DBH4 ikasleentzako tailerra
Lego Midstormekin ibilgailu bat muntatuko dute. Ibilgailu autonomoekin lasterketan lehiatuko dira. Helmugara lehenengoa iristeko, azkarrak eta abilak izan beharko dira, robotak oztopoz beteriko zirkuitu bat gainditu beharko baitu. Crumble edo Micro:bit plaka elektroniko bat programatuko dute, ibilgailuen bueltak zenbatzeko eta kronometratzeko. Horrez gain, blokeen bitarteko bideo jokoen programazioan barneratuko dira Tynkerrekin.
Ikusi bideo hau tailerrari buruz gehiago ezagutzeko: Inventorlab bideo
LH5-DBH4
Dron txiki bat Hovercraft baten transformatu
LH5-DBH4 ikasleentzako tailerra
Tailer honetan ikasleak minidron bat hovercraft batetan eraldatzearen ezaugarri guztiak ezagutuko dituzte, beharrezko teknologia ezarriz urrutiko kontrolarekin manipulatu ahal izateko.
Tailerrean ikasiko dute: hovercraft bat muntatzen eta bere osagaien funtzionamendua ulertuko dute: motoreak, kontrolatzailea, azeleragailua,… txasisa diseinatu eta inprimatuko dute. Simulagailu baten bitartez, arriskurik gabe ibilgailu eta dron-ak maneiatzen ikasiko dituzte, azken pausua heman baino lehen, hovercraft-a maneiatu.
Gure aktibitateak gai baten inguruan erlazionatzen ditugu eta honek tailerraren aria jarraitzen laguntzen digu; elektronika, 3D inpresio, arauak,… bezalako arloak erlazionatzen ditugu
Ikusi bideo hau tailerrari buruz gehiago ezagutzeko: video 1 /