|   Inicio    |     Tienda    |      Blog   |        |       686 510 900    |        Bolsa de trabajo    |   


Gabonetako Kanpamentuak Arrasaten !

Arizmendi Ikastolako  ikasleak ikastolako webgunetik izena eman behar dute (Alexia):
sartu Alexian

Non

Kanpamentuak Mondragon unibertsitatean burutuko dira (POLO GARAIAKO KANPUSA: 11.eraikina) kokapen mapa ikusi
mapa

Datak

  • Abenduaren 27tik 30era (4 egun)
  • Urtarrilaren 3tik 5era (3 egun)

Ordutegia

  • 9:00etatik 14:00ak arte (5 ordu eguneko)
  • . Oharra: kanpamentuaren azken egunean ate irekiko jardunaldia egongo da (13:00etik 14:00etara), bertan parte-hartzaileen lana ikusteko aukera izango da.

Prezioak

Kids/Junior/ Genius:  4 eguneko tailerrak: 160€

kids/Junior/ Genius: 3 eguneko tailerrak: 120€ 

Deskontuak

  • camptecnologico-ko ikasle ohiak:10%
  • Mondragon Unibertsitateko langileak eta Arizmendi ikastolako ikasleak: -20€ (4 eguneko kanpamentuetan), -15€ (3 eguneko kanpamentuetan) (deskontu kodearekin)

KIDS&TECH EXPERIENCE(LH1)

Tailer Teknologikoa Kids&Tech Experience

Teknologiaren mundua era dibertigarri batetan arakatuko dute. Komandoen eta jarraibideen bitartez, programazio sekuentzialean beraien lehenengo urratsak emango dituzte, Beebot, Dash&Dot, eMouse, Botley… bezalako robot dibertigarriak erabiliz. Robotak oztopoak gaindituz, lerroak jarraituz edo eta irudi geometrikoak marraztuz helmugara iritsi beharko dira.

Scratch software hezitzailearen junior bertsioa erabiliz pentsamendu logiko sekuentziala landuko dute. Lightbot eta the fuse bezalako jokoen bitartez, era dibertigarri batetan Logika, errepikapena eta funtzioen erabilpena ikasiko dute.

ordutegia: 09:00-14:00

LH1

Programación y Robótica Educativa | Realidad Aumentada

Beebot | eMouse | Magcoding | Dash

JUNIOR (LH2-3)

Tailer Teknologikoa Inventor Lab: city Camp Lego Wedo, Scratch, kodu

Tailerrean zehar gazteenek teknologia ezberdinak ezagutuko dituzte: • LEGO WEDOrekin hiriarekin erlazionatutako robot ezberdinak eraikiko dituzte. • SCRATCH-ekin bideo jokoen munduan barneratuko dira izugarrizko jokoak eratuz. • KODUrekin beste planeta batzuk arakatzea lortuko dute, rover bat imitatuz eta programatuz.

Ordutegia: 09:00-14:00

LH2-3

Programación y Robótica

Lego Wedo | Scratch | Kodu

GENIUS- EXPLORER (LH 4- DBH 4)

Tailer Teknologikoa Inventor Lab: Robot Car + Game Consola

Inventor lab tailerrean ikasleak Robot: Transformerraren muntaia ezberdinak eratuko dituzte, 173 eraikuntza blokeak erabiliz eta gure robota adimenduna bilakatu ahal izateko eta elkarri eragiteko sentsoreak eta serboak txertatuz. Katapulta mugikorra, pintza robota, … bezalako muntaiak egingo dituzte, gainera beraien ibilgailuak ere pertsonalizatu ahalko dituzte robotekin borrokak egin ahal izateko. Sentsoreak eta motoreak dituen kontrol plaka baten kide den Micro:bit txartel elektronikoaren bitartez kontrolatu eta programatzen da. MakeCoderekin programatzen ikasiz, bere motoreen funtzionamendua gestionatu dezakegu eta sentsoreak kontrolatuko ditugu oztopoak saihesteko, objektuak jaurtitzeko, piezak hartzeko, …

Horario: 09:00-14:00

LH 4- DBH 4

Programación y Robótica

MULTIROBOT| Micro:bit

GENIUS- EXPLORER (LH 4- DBH 4)

Tailer Teknologikoa Robot Mark con I.A.

    Irudien azterketarako adimen artifizialaren aplikazioekin robotikaren munduan barneratu

Horario: 09:00-14:00

LH4- DBH 4

MAKER | Programación

Robot MARK| Python